XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udaberri batean paeta-txoriek kabia egin zuten nigan.

Ura izan det nere bizialdi pozgarriena.

Paetatxoriak egunez zelaiz zelai zebiltzan lapurretan, eta illunabarrean nigana zetozen lo-egitera.

Aien jardun eta berriketak alaitzen ninduten; gabak ain luze eta tristeak ezitzazkidan iruditzen laguntasun arekin.

Umeak sortu ziralarik, nire barrungo beroa lasto-tartean zuurki gordetako bero eskaxa prestatu nuen, txoritxoak bizkortzeko.

Etxekoek kabia ikusirikan Jesus, Maria ta Jose, ikustekoa ta ez siñistekoa esan zuten.

Egun auetan inguruko jendea, kaletarrak eta guzi, kabia ikustera etorri zan.

Eta denak parrez joan.

Bañan etxekoek, gaizto oriek, kabia eta nire erraietako umeak kendu zizkidaten.

Ni enaiz oso zarra, baña ondatu xamarra nago.

Neguan ganbaran uzten naute, ezur-utsik, xaguak lagun.

Udeberrian, garia edo artoa erein ta bereala, onera ekartzen naute, eta emen utzi, gau ta egun, lurrean tente, besoak zabal, euri, kazkabar, otz eta beroak jasotzen.

Ezurrak usteltzen asiak ditut, eta orrek bukaeraren asiera dela esan nai du.

Negu batean, ganbarara bearrean, surtara.

Gutxi dakit, baña zerbait ikusi det soro ontatik, eta ikusi duana, ikasia ez izan da ere, ezta guztiz motela.

Nik ba-dakit mundu zabalean ni bezelako izugarri asko dela.

Eta ni ez bezelakoak ere bai.

Ba-dirala mugitzen eta ibiltzen diranak, eta jantzi apaiñak dituztenak.

Olako izugarriek, txoriak bearrean, lagunak uxatzen dituzte, azia eta aleak berentzat bakarrik daitezen.

Asko ikusia naiz, bai, soro ontatik.

Itzegingo ba-nuke... kontatuko ba-nizueke....

Bañan ezin, ezin, onbretxaparo, txoriak aizatzeko zomorro bat, besterik ez naizelako....